Joseba Apaolaza eta Aitziber Garmendia dira "Rita" antzezlaneko protagonistak. Xarma galdua duen Frank literatura irakaslea eta dena ikasi nahi duen Rita ikasle ile-apaintzaile gaztea ardatz dituen lana da. Antzezlanaren ikusleek, beraz, bi pertsonaien bizipenetan barrena egindako bidaian murgiltzeko aukera izanen dute. Txalo produkzioak ekoiztutako antzezlana da.