'Euskara eta feminismoa' hitzaldia azaroaren 15ean Elizondoko gaztetxean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko aza. 13a, 06:30
Saioa Iraola izanen da hizlari ortziralean Elizondoko gaztetxean.

Saioa Iraola izanen da hizlari ortziralean 19:00etan

 

Baztango Talde Feministak antolatutako Feminikasten 2.0 tailerren barne, urriaren 19an, egitekoa zuten autodefentsa tailerra alde batera gelditu zen. Izan ere, izena emana zuten hainbat lagunek ez zutela joaterik izanen adierazi zuten. Aurtengo jardunaldia azaroaren 15ean, ortziralean, akituko dute, hitzaldi batekin. Euskara eta feminismoa: genealogiatik egungo erronketara goiburupean bilduko dira. Baztango gaztetxean.19:00etan dute hitzordua eta Bilgune Feministako kide den Saioa Iraola izanen da hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun