EH Bildu izan da bozkatuena Baztanen, 1.500 botorekin

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 11a, 11:33

3.675 baztandarrek eman dute bozka hauteskundeetan. Apirilekoekin alderatuta, zazpi puntu igo da abstentzioa.

Boto-emaileen %41,56aren babesa izan du koalizio abertzaleak  (1.500 bozka) Baztanen eta apirileko hauteskundetako emaitzak hobetu ditu, 186 boto gehiago lortuta.  Navarra Sumak, 118 boto galdu dituen arren, bigarren postua mantendu du. PSOE izan da hirugarren zerrenda bozkatuena Geroa Bairen tokia hartuz. Azken hau izan da boto-galera handiena izan duen alderdia, 350 boto gutxiago eskuratu dituzte (apirilean baino %47,88 gutxiago).

Navarra Suma izan da bigarren indarra 631 botorekin (%17,48), apirilean baino 118 boto gutxiago lortu dituzte. PSOE izan da hirugarren 587 botorekin (%16,26) eta duela zazpi hilabete baino bi boto gehiago eskuratu dituzte.

Gainerako alderdi guztiek botoak galdu dituzte. Geroa Baik izan du jaitsiera nabarmenena: 350 boto galdu ditu (%47,99 gutxiago) eta hirugarren indarra izatetik laugarren postura jaitsi da. 381 boto baino ez dituzte lortu, azken hauteskundeetan 731 eskuratu zituzten.

Unidas Podemosek ere, apirilean baino 133 boto gutxiago eskuratu dituzte. 379 boto lortuta, boto-emaileen %10,50k egin du Iglesiasen zerrendaren alde.  Voxek 58 bozka jaso ditu, PACMAk 16, Recortes Cero-Grupo Verdek 7, PUM+Jk 6, PCTE/ELAK 3.

Abstentzioa zazpi puntu igo da, %38,91koa izan da. Horrenbestez, botoa eman zezaketen 6.016 baztandarretatik 3.675k sartu dute botoa hautetsontzietan.

Kontsultatu datuak hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun