Ana Mari Marinekin batera, hainbat lagunek parte hartu dute ekitaldian. Hala nola, hor izan dira Begoña Lopez elkarteko idazkari nagusia, Eduardo Zubikoa Elizondoko Kasinoko lehendakaria eta Baztan Museoko lehendakariordea eta Agustin Olabe Baztan Museoko lagunen elkarteko idazkaria. Juan Ramon Corpas Rio Arga poesia aldizkariko zuzendariak eta Iratxeko Lagunen Elkarteko presidenteak ez zuen Elizondora hurbiltzerik izan, baina idatzi bat igorri zion Marini. Elizondoko margolariak lore-sorta, elkartearen oparia eta bere marrazkiak ageri dituen poesia-aldizkariko 144. zenbakiaren ale bat jaso zuen.