Behi-azienda piriniotarren lehiaketa egunean egindako zozketako zenbaki sarituak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 27a, 11:00

Bortz sari zozketatu dituzte eta sarituek 30 eguneko epea izanen dute agertzeko.

Behi-azienda piriniotarraren nazio mailako lehiaketa-enkantearen 32. edizioa egin zuten joan den asteburuan Elizondon. Horren barne boletoak saltzen aritu ziren eta igandean egindako zozketan zenbaki hauek izan ziren sarituak:

  1. Miga piriniotarra: 1.176 zenbakiaren jabearentzat.
  2. Asteburu bateko egonaldia Landako borda landa-etxean: 1.042 zenbakiaren jabearentzat.
  3. Bi lagunendako afaria Erratzuko Kastonea jatetxean: 3.664 zenbakiaren jabearentzat.
  4. Baztango Zaporeak produktuekin osatutako lotea: 0171 zenbakiaren jabearentzat.
  5. Kaiku produktuen lotea: 1.945 zenbakiaren jabearentzat.

Sarituek 30 eguneko epea izanen dute agertzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun