Hamahiru kategoria eta sari bereziak
Baserritar bakoitzak kategoria bakoitzera bi abelburu aurkezten ahal zituen eta lehiaketan parte hartzeko aziendak hamahiru kategoritan sailkatu ziren. Horietatik zazpitan Nafarroako ustiategiak nagusitu ziren, bortzetan Bizkaikoak eta batean Gipuzkoakoa. Baztango zezenkorik onena Erratzuko Juan Jose Iñarreak aurkeztutakoa izan da eta behirik onena, Arraiozko Isabel Laurnagarena. Denera, 81 sari banatu zituzten, horietatik hamaika bereziak.
ZEZENKOAK
- 12 hilabete artekoak: 1. Isabel Ibarrola (Azoz)
- 12 eta 24 hilabete artekoak: 1. Dolaetxe elkartea (Oñati)
- 2 eta 4 urte artekoak: 1. Isabel Ibarrola (Azoz)
- 4 urtetik goitikoak: 1. Isabel Ibarrola (Azoz)
URRUXAK
- 8-12 hilabete: 1. Gregorio Iraiola (Arraiz-Orkin)
- 12-18 hilabete: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
- 18-24 hilabete: 1. Maria Nela Vittorini (Azoz)
- 2-3 urte: 1. Maria Nela Vittorini (Azoz)
- 3-4 urtekoak, umatuak: 1. Gregorio Iraiola (Arraiz-Orkin)
- 4-6 urtekoak, umatuak: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
- 6-8 urtekoak, umatuak: 1. Joseba Rekalde (Zeanuri)
- 8-12 urte artekoak: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
- 12 urtetik goitikoak: 1. Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
Asier Bilbao (Durango), Jon Koldo Bikandi (Iurreta), Angel Mitxelena (Irurita), Garikoitz Nazabal (Zaldibia) eta Isabel Ibarrola (Azoz) abeltzainek aurkeztutako behiek irabazi zituzten ugalkortasunari emandako sariak, bakoitzak bere atalean.
SARI BEREZIAK
- Azienda bururik onena: Jon Koldo Bikandi (Iurreta)
- Ernalkuntza artifizialeko arrik onena: Dolaetxea elkartea (Oñati)
- Ernalkuntza artifizialeko emerik onena: Dolaetxea elkartea (Oñati)
- Indize genetiko onenak dituen arra: Joseba Rekalde (Zeanuri)
- Indize genetiko onenak dituen emea: Joseba Rekalde (Zeanuri)
- Baztango arrik onena: Juan Jose Iñarrea (Erratzu)
- Baztango emerik onena: Isabel Laurnaga Agerrebere (Arraioz)
- Ernalkuntza artifizialaren erabilerarik onena: Iñiguez anaiak (Zudaire)
- Ustiategiaren ugalkortasuna: SC Irigoien Rekarte (Arizkun)
- Nafarroako Aretxea-INVAC Saria: Carlos Oses (Aizpun) eta SCA Garralda-Zorroza Huarte (Erro)