Elbeteko bestak irailaren 12tik 16ra izanen dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko irailaren 11

Astelehenean bestei akabaila emateko bazkaria eginen dute.

Ortziraleko paella jaterako eta Santa Kruz Eguneko zikiro jaterako txartelak irailaren 8a baino lehen eros daitezke.

Heldu den ortzegunean, irailak 12, 18:00etako txupinazoarekin abiatuko dira Elbeteko bestak. Aitzinetik, hala ere, 16:30ean, mus txapeketa jokatuko dute, frontoian. Bortz egunez, haur, gazte eta helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. 

Irailak 12, ortzeguna
16:30ean mus txapelketa frontoian (15 minutu lehenagotik izen-ematea). 18:00etan txupinazo eta japoniar bonbak bestei hasmenta emateko. Ondotik Txikitxopogoratzea, herriko gaztetxoek txopoa goitituko dute. 19:00etan Franxixkorekin dantzaldia. 21:00etan Zopak Franxixkorekin eta 00:00etan txopo goratzea. Ondotik Franxixko Posadan.

Irailak 13, ortziralea
09:00etan dianak. 14:30ean paella jatea frontoian eta postre lehiaketa  (txartelak Posadan salgai irailaren 8a arte). Segidan Grand Prix ikuskizuna Tuku-Tuku Txarangarekin. 20:30ean La Jodedera musika taldearen kontzertua. Ondotik xingar jatea. 22:00etan karaokea. Gauerdian Kaiku's Night taldearen emanaldia.

Irailak 14, larunbata
09:00etan dianak. 11:30ean meza. Ondotik luntxa. 14:30ean zikiro jatea (txartelak Posadan, Julin eta Intzan salgai irailaren 8a arte). Ondotik dantzaldia. 21:00etan xingar-jatea. 22:00etan zozketa. 23:00etatik aitzinera Fun&Go taldearen dantzaldia. 02:30ean Tirri&Tery.

Irailak 15, igandea
09:30ean dianak. 11:00etatik 13:00etara puzgarriak. 14:00etan haurren bazkaria Posadan (Posadan eman behar da izena). 16:00etatik 19:00etara puzgarriak. 18:00etan txokolate beroa. 19:00etan Hauspolariek taldearekin dantzaldia.

Irailak 16, astelehena
14:00etan bestei akabaila emateko Karrikatxarreko bazkaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun