Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 6a, 10:00
Gehienez ere 420 euro jasoko dituzte.

Aurten ere, Baztanen euskara ikasten duten herritarrendako dirulaguntza eskaini du Baztango Udalak. 2018ko irailaren 1etik 2019ko abuztuaren 31ra egindako ikastaroen matrikula gastuetarako izanen da dirulaguntza.

Baztanen erroldatutako 16 urtetik goitikoek eska dezakete, eskabide orria betez eta gutxienez saioen %80ko aprobetxamendua egiaztatu beharko du. Onuradunek deialdi bakoitzeko, gehienez, 420 euro jasoko dituzte. Deialdiari buruzko xehetasunak hemen kontsulta daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun