Ospitalean dagoen arren, pronostikoa ez da hain larria
Nafarroako Ospitaleak jakitera eman duenez, aitzineko ortziralean, abuztuaren 16an, Tafallako entzierroan zauritu zen gazte elbetearrak «hobera egin du» eta oraingoz egoera «ez hain larrian» dago. Zainketa intentsiboen unitatean alta emanen zaio eta bere eboluzioari jarraipena Neurokirurgia solairuan eginen diote hemendik aitzinera. Gogoraratzekoa da burezur-haustura eta burezurreko traumatismoa dituela.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.