Tafallako entzierroan goizean zauritutako Elbeteko gazteak egoera larrian segitzen du

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 16a, 18:02
Zauritua Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitatean dago ingresatua

Tafallan gaur goizeko entzierroan zauritutako L.M.U.I. izeneko eta Elbetekoa den 20 urteko gazteak egoera larrian segitzen du Nafarroako Ospitaleko Zainketa Intentsiboko Unitatean. Arratsaldeko 3etan igorritako medikuen partearen arabera, garezurreko eskuineko hezurraren haustura, garezur basearen haustura hezur okzipitalaren inguruan eta frontobasal aldeetan kontusioak ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun