Unai Iantzi aniztarrak irabazi du Nafarroako gizonezkoen koxkor biltze txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abu. 19a, 10:15
Unai Iantzi aniztarrak irabazi du Nafarroako koxkor biltze txapelketa.

Joan den abuztuaren 15ean Nafarroako gizonezkoen koxkor biltze txapelketa izan zen Etxalarren. Bortz mutil aritu ziren, eta irabazlea Unai Iantzi aniztarra izan zen, herritarren animoak ere aditzen ziren Etxalarko frontoian.

Iantzik 06:24 behar izan zituen 50 koxkor biltzeko (1,25 metrotara jarriak bi lerrotan). Bigarren Arostegiko Imanol Kañamares izan zen (06:36) eta bere ondotik sailkatu ziren Aitor Blanco (06:41), Gaizka Arbizu (06:57) eta Iñaki Cestau (07:32), hurrenez hurren.

Ondoko hitzordua zazpi herrialdetakoa izanen da, Bilbon, abuztuaren 31n. Akitzeko, Euskal Herriko koxko biltze txapelketa, irailaren 28an, 18:00etan, izanen da Igantzin. Lehen bi sailkatuak bertan parte hartzeko txartela eskuratu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun