Lekarozko bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko abu. 19a, 09:00
Ortzegunean kankailuak eta buruhandiak ibiliko dira Lekarozen.

Asteazken arratsalean botako den txupinazoa baino lehen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte

Lekarozko bestak abuztuaren 21etik 25era ospatuko dituzte. Asteazken arratsean botako den txupinazoaren aitzinetik pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte eta ndoko bortz egunetan hainbat ekitaldi prest dituzte.

Abuztuak 21, asteazkena

19:00etan pilota finalak herriko frontoian. 20:00etan txupinazo herrikoia. 20:30ean ezkil-jotzea eta argi-soinuak. 22:00etan Baztan-zopak herriko frontoian. 00:00etatik aitzinerat dantzaldia Joxe Angelen eskutik.

 

Abuztuak 22, ortzeguna

10:00etan argi-soinuak. 11:00etan puzgarriak eta aurpegi margoketa. 13:00etan kankailuak eta buruhandiak. 13:30ean haurren bazkaria herriko elkartean. 15:00etan puzgarriak. 17:00etan mus txapelketa herrikoia. 18:00etan mozorro jaialdia plazan. 19:00etan txokolate beroa. 20:00etan entzierro ttikia. 21:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak. 22:00etan bertso-afaria herriko elkartean (Julio Soto eta Eli Pagola). 00:00etatik aitzinerat DJ txapelketa Apezenean.

 

Abuztuak 23, ortziralea

10:00etan argi-soinuak. 11:30ean bizikleta martxa herriko plazatik. 14:00etan gazte-bazkaria herriko merenderoan. 18:00etan gazte jokoak. 19:00etan urteko desafioa. 21:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak. 23:30ean kontzertuak (Zaparra, Pleura eta Katez). Ondotik Aimar DJa.

 

Abuztuak 24, larunbata

10:00etan argi-soinuak. 11:00etan meza. 12:15ean herriko dantzariak eta luntxa. 13:00etan kankailu eta buruhaundiak. 13:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak. 18:30ean Baztango dantzarien emanaldia. 20:00etan dantzaldia Oharkaberen eskutik. 21:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak. 00:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin. 03:00etan Tirri&Tery DJa.

 

Abuztuak 25, igandea 

10:00etan argi-soinuak. 11:00etan mahai-muntatze herrikoia. 12:00etan Porrotxekin irri, kantu, dantza jira. 14:00etan herri-bazkaria Agerraldek alaiturik. 19:00etan Trikiteensekin dantzaldia. 21:30ean mutil-dantzak eta gaiteroak. 23:00etan Trikiteensen eskutik, dantzaldia. 01:00etan Gaixoa ni? 04:00etan Apezenean auzolana. Gizajuak gu?

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun