'Berriz hastera gazi' lelopean kontzertua antolatu dute larunbatean Baztango Gaztetxean

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 16a, 17:00

Txotx! musika taldeak emanaldia eskainiko du.

Erdiz Bizirik mugimenduari lotutako kontzertua izanen da eta hori baino lehen kontzentrazioa deitu dute

Mukuru musika sortzaileen kolektiboak eta Baztango hainbat herritarrek antolatutako kontzertuan, Txost! eta Mikel Uraken taldeek eskainiko dute emanaldia. 

Kontzertua 20:30ean hasiko da Elizondon, Baztango Gaztetxean. Ordu erdi lehenagotik, Erdiz Bizirik taldeak deituta elkarretaratzea eginen da.

Bazterrak mugitzen hasi dira berriz Baztanen; Magnak enpresak berriki Erdizen harrobia egiteko txostena aurkeztu baitio Nafarroako Gobernuari. Erdiz Bizirik taldeak, bere aldetik, prentsa aitzineko agerraldia eginen du asteazken eguerdian Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun