Artearen Ibilbidea eginen dute aurten ere Baztanen

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 12a, 19:00
Tomas Sobrinoren 'Silencios' erakusketa uztailaren 23an inauguratuko dute.

Hainbat margolari eta eskultoreren lanak ikusgai paratuko dituzte uda partean 

Uda honetan ere, Baztango herriak margolan eta eskultura erakustokiak izanen dira, Artearen Ibilbidea programaren baitan.

Bozateko Santxotena Parke Museoa uztailaren 15etik abuztuaren 31ra irekiko dute, asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era eta igandetan goizez bakarrik. Teresa Lafraguaren pintura erakusketa ere bertan ikusgai izanen da uztailaren 20tik abuztuaren 31ra ordutegi berean.

Xabier Soubelet artistak bere margolanak Arizkungo Sasternean erakutsiko ditu uztailaren 18tik irailaren 8ra, ortzegunetik igandera 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.

José Luis Alzugaray margolariak pintura erakusketa eginen du Elizondoko Jaime Urrutia karrikako 3.ean, uztailaren 18tik aitzinera, astegunetan 19:00etatik 21:00etara eta asteburuetan 12:00etatik 13:30era.

Lesagibel eskultoreak N-estetika 3 erakusketa paratuko du Elizondoko Jaime Urrutia 15ean uztailaren 20tik abuztuaren 18ra, egunero 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Diana Iniesta margolariak Loreak, sagarrak, besarkadak erakusketa paratuko du Erratzun uztailaren 22tik irailaren 1era (egunero, 18:30etik 21:00etara).

Tomás Sobrino Habans margolariak, Arizkunenea Kultur Etxeko 1. solairuan jarriko du ikusgai Silencios erakusketa, uztailaren 23tik irailaren 1era. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan, 11:30etik 13:30era, eta 18:00etatik 21:00etara.  Inaugurazio ekitaldia uztailaren 23an, astearte arratsaldeko 7:30ean eginen du.

Eva Irazokik pintura erakusketa paratuko du Arizkunenean uztailaren 23tik abuztuaren 11ra. Egunero 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Roque Lasak margolanak ikusgai paratuko ditu Erratzuko Zubietea etxean abuztuaren 2tik 18ra, egunero 18:30etik 20:30era.

Jose Mª Apezetxea zenaren omenez erakusketa eginen dute abuztuaren 2tik 18ra, Erratzuko Zubietea etxean. 18:30etik 20:30era egonen dira ateak irekita.

Ana Mari Marinek, Elizondoko Bergarenean eginen du margolan erakusketa, abuztuaren 13tik irailera.  11:00etatik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara ikusi ahal izanen dira lanak.

Manuel Bermejok eta Xabier Celestinok Hamalau margo erakusketa paratuko dute abuztuaren 14tik 31ra Arizkunenean. Astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara eta larunbat eta besta egunetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 21:00etara zabalduko dituzte ateak.

Lehenagotik aipatu bezala, Miquel Cazañaren pintura erakusketa zabalik da Elizondoko Arizkunenean uztailaren 21era arte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun