Agintaldi honetako karguak banatu ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 11a, 20:00

Udalbatzako bilerak hilabetean behin eginen ditu Baztango Udalak, laugarren ortzegunetan

Lanean hasia da Baztango Udala eta ordezkari bakoitzaren ardurak ere banatu dituzte. Bortz batzorde iraunkor izanen dira eta Gobernu Taldea EH Bildu eta Ezkerrako ordezkariek osatu dute. Joseba Otondo alkateak eta Xabi Maia lehen alkateordeak erabateko arduraldia izanen dute eta Oianko Garde zinegotziak heren bateko arduraldia.

Bortz informazio batzorde iraunkor

Kontuak eta ogasuna: Joseba Otondo alkatea izanen da batzordeburua eta batzordekideak Xabi Maia, Marijo Garmendia, Iñigo Iturralde, Anastasio Nagore, Mari Carmen Iribarren eta Ruben Ziganda. Hamabortzetik behin bilduko dira, ortziraletan, 08:00etan.

Euskara batzordea: Joseba Otondo batzordeburua eta batzordekideak Xabi Maia, Oianko Garde, Iñigo Iturralde, Mari Carmen Iribarren, Isabel Olabe eta Ruben Ziganda.  Osoko bilkuran euskarari buruzko punturik balego bilduko dira, udalbatzarra izan baino aste bat lehenagotik.

Batzorde orokorra: batzordeburua Joseba Otondo eta batzordekideak Xabi Maia, Oianko Garde, Florentino Goñi , Mari Carmen Iribarren, Isabel Olabe eta Joseba Moreno. Osoko bilkura izan baino aste bat lehenago bilduko dira.

Hirigintza batzordea: batzordeburua Joseba Otondo eta batzordekideak Xabi Maia, Xabi Torres, Florentino Goñi , Anastasio Nagore, Isabel Olabe eta Joseba Moreno. Osoko bilkura izan baino aste bat lehenago bilduko dira.

Sozioekonomia batzordea: Joseba Otondo batzordeburua eta kideak  Xabi Torres, Xabi Maia, Iñigo Iturralde, Anastasio Nagore, Mari Carmen Iribarren eta Joseba Moreno.

Gobernu taldea

Gobernu taldea osatzen duten kideen ardurak honela banatu dituzte: Joseba Otondo alkatea hirigintzako ordezkaria izanen da; Xabi Maia lehen alkateordea barne eraentza eta hondakinez arduratuko da; Oianko Garde euskara, berdintasuna eta hezkuntzaz; Juan Kruz Iriarte nekazaritza-abeltzaintza, mendiak eta ingurumenaz; Marijo Garmendia kultura eta gizarte zerbitzuez; Xabi Torres turismoa, merkataritza eta kontsumoaz; Florentino Goñi herri-lanetako zinegotzia izanen da eta Iñigo Iturralde bigarren alkateordea industria eta kirolaz arduratuko da.

Bertze organoak

Zahar-etxea: Joseba Otondo, Florentino Goñi eta Isabel Olabe.

Elizondoko osasun etxea: Joseba Otondo, Florentio Goñi eta Anastasio Nagore.

Baztan Ikastola: Joseba Otondo, Iñigo Iturralde, Mari Carmen Iribarren eta Ruben Ziganda.

Herri-eskolak, Elizondoko IP, BHI-LH Elizondo eta Lekaroz BHI: Joseba Otondo, Xabi Maia, Oianko Garde eta Iñigo Iturralde.

Ehiza eta arrantza elkartea: Juan Kruz Iriarte eta Florentino Goñi.

Kintoko mankomuntatea: Joseba Otondo eta Juan Kruz Iriarte.

Erregerenako mankomunitatea: Joseba Otondo eta Juan Kruz Iriarte.

Cederna Garalur: Xabi Torres; ordezkoa, Joseba Otondo.

Animsa: Joseba Otondo; ordezkoa, Xabi Maia.

NUKF: Joseba Otondo; ordezkoa, Xabi Maia.

Giltxaurdi: Joseba Otondo, Xabi Maia, Iñigo Iturralde, Anastasio Nagore eta Joseba Moreno.

UEMA: Oianko Garde, Joseba Otondo, Xabi Maia, Marijo Garmendia eta Iñigo Iturralde.

Santxotena museoa: Joseba Otondo, Marijo Garmendia eta Isabel Olabe.

Uraren bailarak: Xabi Torres; ordezkoa, Joseba Otondo.

Zahar-etxeko parte hartzeko kontseilua: Joseba Otondo.

Kide anitzeko organoetan ordezkaririk ez duten alderdiak entzule bezala egoten ahalko dira.

Ardurak eta ordainsariak

Alkateak eta Xabi Maia lehen alkateordeak erabateko arduraldia izanen dute. Alkateak 1.500 euro garbi jasoko ditu hilabetero, urtean 35.717,21 euro gordin. Eta alkateordeak, berriz, hilabetean 1.700 euro garbi, urtean, 38.107,25 euro gordin. Oianko Garde zinegotziak, berriz, heren bateko arduraldia izanen du eta hilabetan 500 euro garbi jasoko ditu, urtean 10.248,66 euro gordin. Kasu guztietan KPIren arabera egokituko dira ordainsariak.

Bertzalde, informazio batzorde iraunkorretan, gobernu batzordean eta osoko bilkuretan parte hartzeagatik 125 euroko ordainsaria jasoko dute. Arduraldiagatik lansaria duten hautetsiek, ordea, hau da, alkateak, alkateordeak eta Oianko Gardek, ez dute bilkuretan ordainsaririk hartuko.

 Bilkurak hilabetean behin eginen dituzte, laugarren ortzegunetan, 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun