Baztandarren Biltzarrako kartela ulertzeko solasaldia ekainaren 14an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 13a, 18:00
Miren Karmele Gomez egileak azalduko du Baztandarren Biltzarreko kartela nola ulertu.

Miren Karmele Gomez egilearen eskutik ortziralean 19:30ean Arizkunenean

 

Uztailaren 21ean ospatuko da Baztandarren Biltzarra eta aurtengo ospakizuna iragartzeko kartela Miren Karmele Gomez artista elizondarrak egin du. Sinestesiaren bidez, irrintzi baztandar bat irudi bihurtu du, ohikoa ez den kartela osatuz. Hain zuzen ere, kartela hobeki ulertzeko, 5 zentzumenetik harago dagoen bertze mundu bat; Nola ulertu Baztandarren Biltzarreko kartela solasaldia eskainiko du Karmele Gomezek  ekainaren 14an, ortziralean 19:30ean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Sorpresaren bat ere iragarri du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun