Irrintziaren soinua irudi bihurtu du Karmele Gomezek Baztandarren Biltzarra iragartzeko kartelean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 6a, 13:00
Irudi bidez ikusgarri egin den irrintzi bat irudikatzen du aurtengo kartelak.

Kartela ulertzera emateko hitzaldi bat ere eskainiko du ekainaren 14an Arizkunenean

Heldu den uztailaren 21ean ospatuko da eskualdunak batzeko urtero egin ohi den Baztandarren Biltzarra besta. Aurten, Karmele Gomez artista baztandarrarena izan da besta iragartzeko kartelak egiteko ardura. Aitzineko kartelekin alderatuta, proposamen urratzaileagoa egin du, irrintzi baztandar bat irudi bilakatu baitu. Horixe da aurtengo kartela, irudi bidez ikusgarri egin den irrintzi bat.

Izan ere, Gomezek, ohiko bost zentzumenez gain -usaimena, ukimena, dastamena, entzumena eta ikusmena- badu beste bat, sinestesia deiturikoa. Soinuak irudi bihurtzeko gaitasuna du. «Ba al zenekien, posible dela lore baten usaina ikustea?», galdetu du artistak. Izan ere, sinestesia duten pertsonek mundua horren ohikoa ez den modu batera jasotzen dute.

 

Solasaldia ekainaren 14ean

Hain zuzen ere, 5 zentzumenetik harago dagoen bertze mundu bat; Nola ulertu Baztandarren Biltzarreko kartela solasaldia eskainiko du Karmele Gomezek heldu den ekainaren 14ean, 19:30ean, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun