Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Lekarozko Aroztegira bizikleta martxa antolatu du Ernaik ekainaren 13an

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 11a, 14:00

Lehen ere egin izan dituzte Aroztegiko proiektua salatzeko bizikleta-martxak.

Prekaritatea salatzeko kanpainaren baitan, ortzegunean 18:00etan abiatuko dira Elizondoko plazatik

Baztango Ernaik antolatuta, bizikleta martxa eginen dute ekainaren 13an Elizondoko plazatik Aroztegira, «bertan sortu nahi duten makroproiektuari gure ezezkoa adierazteko». Bizitzak biziarari, prekaritateari aurre egiteko, martxan! kanpainaren baitan eginen dute Baztango bizikleta martxa, ortzegunean 18:00etan Elizondoko plazatik abiatuta. Ailegatzerakoan ekitaldia eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun