Prekaritatearen kontrako martxa antolatu dute Baztan-Bidasoa eta Xaretako gazteek Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 5a, 12:00

Ekainaren 14an eginen dute, auto-karabana Ainhoatik eta kalejira aldarrikatzailea bentetan

Biharamunean, berriz, Gasteizen eginen den martxa prekario nazionalera joateko deia egin dute Ernai eta Aitzinako gazteek. Han izanen dira eskualdeko gazteak ere.

Euskal Herrian Bizi dinamikaren baitan martxa prekarioa antolatu dute Baztan-Bidasoa eta Xaretako gazteek ekainaren 14an Dantxarineara. Ernaik eta Aitzinak elkarlanean antolaturiko ekimena izanen da.

Ortzirale horretan 17:00etan kotxe-karabana eginen dugu Ainhoatik abiatuta eta 18:00etan, berriz, kalejira aldarrikatzailea eginen dute Dantxarineako bentetan barrena. Martxaren helburua bentetan gazteek pairatzen dituzten lan baldintza kaxkarrak salatzea izanen da: ordutegi luzeak, beltzean kobratzea, nagusi eta langileen arteko botere harremanak... Ekainaren 15ean, berriz, Gasteizen eginen den martxa prekario nazionalera joateko deia ere egin dute Ernai eta Aitzinako gazteek. Han izanen dira eskualdeko gazteak. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun