Hauteskundeen emaitzak eta Udalaren osaera aztertzeko batzar irekia eginen du Baztango EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2019ko eka. 4a, 19:00

Ortzegunean, 19:30ean, Arizkunenean egin dute hitzordua

Maiatzaren 26ko hauteskundeetan lortutako emaitzen balorazioa egiteaz gain, Baztango Udal Gobernuaren osaketa eta balizko akordio programatikoa izanen du hizpide Baztango EH Bilduk batzarrean.

Udal hauteskundeetan ez ezik, Nafarroako eta Europako parlamentuetarako hauteskundeetan, EH Bildu izan da lehenbiziko indarra Baztanen. Udal hauteskundeen kasuan, lau zinegotzi izatetik sei izatera pasako da. Are gehiago, hiru botogatik ez du lortu zazpigarrena. Geroa Bai eta Ezkerrak zinegotzi kopurua mantenduta, bina ordezkari izanen dituzte. Navarra Sumak, ordezkari bat galduko du, hiru zinegotzi izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun