Sailkapenei dagokienez, ibilbide osoa bakarka egin zuten lagunen artean, Ander Lazkano andoaindarra nagusitu zen (2.01.46), Asier Apezetxea aranztarraren (2.02.10) eta Villabonako Xabier Astigarragaren aitzinetik. Emakume bakarrak egin zuen ibilbide osoa, Dimako Arantza Artetxe bizkaitarrak (3.08.47).
Ibilbidea binaka eta txandaka egin zutenen artean, berriz, gizonezkoetan, Narbarteko Joseba Elizagoien eta Jokin Arretxea izan ziren bizkorrenak (1.58.15). Bigarren postua Ander De Luis eta Imanol Troyak eskuratu zuten, 36 segundora (1.58.51) izan zen eta hirugarren postua Iñaki Mihura arraioztarrak (bizkorrena izan zen lasterka egin beharreko zatian) eta Xabier Bengoetxeak (2.01.32).
Emakumezkoetan, berriz, iaz bezala Elizondoko Itziar Etxeberria eta Lekarozko Josune Berho izan ziren garaile (2.41.35); Zubietako Mikele Etxekolonea eta Berroetako Sarai Maritorena bigarren (3.17.10).
Bikote mixtoei dagokienez, iaz bigarren izan ziren Garazi Artola eta Aritz Pagola usurbildarrak nagusitu ziren(2.12.47), bigarren Maider Irazoki doneztebarra eta Xabier Arrillaga (2.25.40) izan ziren eta hirugarren Ainhoa Retegi beratarra eta Imanol Retegi igantziarra (2.29.00).
Lasterka bizkorrena izan ziren Iñaki Mihura eta Garazi Artolak ere sariak jaso zituzten, baita bizikletan bizkorrenak izan ziren Gaizka Otxandorenak eta Josune Berhok ere. Antolatzaileek oroigarri bat eman zioten Gartzaingo herriari ere, mendi duatloi honen antolaketan eskainitako laguntzagatik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!