Bi zinegotzi gehiago lortuta EH Bildu nagusitu da Baztango Udalean

Baztandarrek berretsi egin dute duela lau urte Joseba Otondori erakutsitako babesa. Orduan baino 567 bozka gehiago lortu ditu EH Bilduren zerrendak eta horrenbertzez, 4 zinegotzi izatetik 6 izatera pasako dira. Geroa Bai eta Ezkerrak zinegotzi kopurua mantenduta, bina ordezkari izanen dituzte.  Navarra Sumak, ordezkari bat galduko du, hiru zinegotzi izanen dituzte; UPNk 2015ean baino 348 boto gutxiago lortuta. Ikusi emaitzak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun