Izpegiko II. rally igoera maiatzaren 5ean eginen dute Erratzun

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2019ko mai. 3a, 14:00

Iaz bezala, Izpegiko igoerak jendetza erakarriko du igande honetan ere.

Igandean 09:00etan errepidea itxiko dute eta 09:30ean hasiko da igoera 

Nafarroako Automobilismo Federazioak antolatuta, maiatzaren 5ean, igandean, eginen dute Izpegiko II. rally igoera Erratzun. 09:00etan itxiko dute errepidea eta 09:30ean abiatuko da lehendabiziko autoa, NA-2600 errepideko 6. kilometrotik. Lehenbizi entrenamenduak eginen dituzte eta gero, bi txanda ofizialak. Arratsaldean, 16:00etan, banatuko dituzte sariak Erratzuko plazan. 

Proba hasteko, apirilaren 4an, larunbatean 17:00etatik 20:00etara eginen dituzte egiaztapen administratibo eta teknikoak Erratzuko lixutegian eta pilotalekuan. 21:00etan jakinaraziko dituzte proban parte hartu dezaketen ibilgailuak.

Igoera hau Nafarroako Mendi Txapelketarako eta Nafarroako Mendi Trofeorako puntuagarria izanen da. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun