EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Baztanen eta Navarra Suma ez da ailegatu 2016an UPNk zituen emaitzetara

EH Bilduk, Geroa Baik eta PSOEk gora egin dute eta 2016an baino emaitza hobeak lortu dituzte. Navarra Sumak eta Unidas Podemosek, aldiz, orduan UPN-PPk eta Ahal Dugu-IU-EQUOk eskuratu zituzten emaitzen azpitik gelditu dira. Parte-hartzeak 10 puntu egin du gora.

Lehen indarra izan da EH Bildu Baztanen, 1.314 botorekin eta Geroa Bai bigarrena, 731rekin. Navarra Sumak, ordea, ez du lortu 2016an UPN-PPk eta Ciudadanosek bakoitzak bere aldetik erdietsi zituzten boto kopuruak eta gauza bera gertatu zaio Unidas Podemosi ere. Azken honek 300 boto galdu ditu 2016ko hauteskundeetan Ahal Dugu-IU-EQUOk erdietsi zituenekin konparatuz gero. Parte-hartzea aipagarria izan da, %68,49koa.

Ikusi hemen datu guztiak eta bi hauteskundeen arteko konparatibak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun