Baztango EH Bilduk udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 17a, 10:00

Gaur egun Baztango alkatea den Joseba Otondo da zerrendaburua eta berarekin batera, Udalean esperientzia dutenak eta aurpegia berri ugarik osatzen dute EH Bilduren taldea.

Joseba Otondo Bikondoa zerrendaburuaren ondotik, gaur egun zinegotzia den Juan Kruz Iriarte Bañez da zerrendan, hirugarren Marijo Garmendia Urtizberea, laugarren Xabi Maia Etxeberria, bosgarren Oianko Garde Jaunsaras, seigarren Xabi Torres Letona, zazpigarren Maria Jesus Zubieta Azkona, zortzigarren Iñaki Sanzberro Goñi, bederatzigarren Amaia Iturriria Barrenetxe, hamargarren Juana Mari Urrutia Azpiroz, hamaikagarren Gorka Urtasun Saldias, hamabigarren Joxepi Barrenetxe Lertxundi eta hamahirugarren Mikel Ortega Arraztoa. Ordezkoak Xanti Urrutia Juanikotena, Leonor Laborra Fagoaga eta Urko Gartzia Aleman dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun