M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Martxoaren 8ko greba eguna girotuz egitaraua prest dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 5a, 12:00

Egun osoan 'Zaintzaren izeberga' plazan, emakatea, bazkaria, tribial feminista eta manifestazioa izanen dituzte Elizondon

 

Martxoaren 8ko greba feminista girotzeko egitarau zabala prestatu dute egun horretarako Elizondon. Egun osoan, Zaintzaren izeberga ikusgai izanen da Elizondoko plazan. Ortziralean 10:00etan plaza girotzea eginen dute. 12:00etan emakatea. 14:00etan bazkaria izanen dute (bakoitzak berea eraman beharko du). 17:00etan tribial feminista eginen dute (meriendarako zerbait ekarri beharko da). 19:00etan eskualdeko Bizitzak erdigunean! manifestazioa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun