M8 Emakumearen Nazioarteko Eguna 2019

Martxoaren 8aren inguruan ipuin kontalariak izanen dituzte igandean Iruritan eta asteartean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 1a, 15:00

Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin-kontalariek irekiko dituzte martxoaren 8aren inguruko ekitaldiak Baztanen.

Emakumearen Egunaren bueltan ekitaldiak antolatu ditu Baztango Udalako Berdintasun eta Kultura Zerbitzuak

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Udaleko Berdintasun eta Kultura Zerbitzuak ekitaldiak antolatu ditu. Lehenbizikoak, igandean eta asteartean, Iruritan eta Elizondon izanen dituzte: Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin-kontalariak ariko dira Gizarte Bilgunean eta liburutegian

Ipuin-kontaketa Iruritan eta Elizondon

Martxoaren 3an hasiko dira ekitaldiak, Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean, 18:00etan. Ameli eta Xirrikituen jostunek ipuin-kontalarien eskutik, haurrendako kontaketa musikatua izanen da. Martxoaren 5ean, asteartean, 17:00etan, berriz, Elizondoko liburutegia goxatuko dute ipuin kontalariaren ahotsak eta musikak.

 

Helduendako antzerkia

Martxoaren 10ean, igandean, helduendako Karramarroa antzerkia eskainiko dute Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00etan. Bertaratzen direnek Eider Rodriguezen, Miren Agur Meaberen eta Marcela Iacuben testuetan oinarrituta Dxusturi teatroak sortutako bakarrizketa ikusi ahal izanen du.

 

Helduentzako ipuin-saioa

Azkenik, martxoaren 17an,  Beatriz Egizabal gidari dela Baubo saioa izanen da Arizkunenean, 19:00etan hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun