Marijuanenean jarri du hitzordua Sortuk, astelehenean 19:30ean
Martxoaren 8aren harira, Mugimendu Feministak mahairatutako erronka bultzatzeko eta ekarpenak egiteko, Sortuk herri-batzarra antolatu du. Batzarrari honako helburuak jarri dizkiote: alde batetik, feminismoaz eta martxoaren 8ko greba feministaz irakurketa eta gogoeta politikoa egitea; bertzalde, ekonomia feministaren ardatzak kokatzea; eta azkenik, ikuspegi praktikoago batean greba feminista landu edota sustatzeari begirako irizpideak lantzea. Astelehenean, otsailaren 11n finkatu dute hitzordua, Marijuanenean (Elizondo).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.