Martxoaren 8ko, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguneko, greba deialdiaren harira, batzarra antolatu dute baztandarrek. Elizondon bilduko dira, Arizkunenean eta 18:30ean zehaztu dute hitzordua. Bilkuraren helburuak grebaz «solastatzea eta eguna antolatzea» izanen dira.