Euskaraldia

Euskararen eguneko jarduera ezberdinak egin dira Baztanen

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 3a, 17:29

Kalejiran ibili dira baztandarrak

Giro ezin hobea lagun, Baztango Euskalgintzak antolatuta, Euskararen eguna ospatzeko ekitaldi ezberdinak egin ziren atzo Elizondon. 11:30ak aldera, plazatik abiatuta, kalejira jendetsua burutu zen Elizondoko karriketatik barna, Jo ala Jo kultur taldeko musikariek alaituta. Euskaraldiaren protagonista izan diren Ahobizi eta Belarriprest ere izan ziren kalejira buruan. Plazara ailegatu eta dantza batzuk egin ostean, Jo ala Jo taldeko txalapartariek abiatu zuten plazako saioa. Ondotik, Gaztelu abesbatzak gidatuta,"Bagare", "Aitorren Hizkuntz Zaharra", "Arrantzaleak" eta "Xalbadorren Heriotzean" kantak kantatu zituzten bertan bildutakoek. Jon Barberena bertsolari elizondarrak kantaturiko bertsoak eta Marijo Indaberek prestaturiko baztan zopek borobildu zuten atzoko eguna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun