Euskaraldia

Biziprest tailerrak antolatu dituzte Bortzirietan azaroaren 6an eta 14an

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 3a, 09:45

Bortzirietako Euskaraldiaren aurkezpena Beran.

Ahobizi eta Belarriprest rolei buruzko tailer praktikoak izanen dira

Euskaraldia Bortzirietan taldeak antolatuta, Biziprest tailerrak eginen dituzte azaroaren 6an eta 14an Berako Beralandetan. Ahobizi eta Belarriprest rolei buruzko tailer praktikoak izanen dira. Astearte honetakoa Ahobiziei eskainia izanen da eta hurrengo asteazkenekoa, azaroaren 14koa, Belarriprestei zuzendua. Biak 18:00etan eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun