Lekarozko Kortariko gasnak irabazi du Ordiziako Gazta Onenaren saria

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ira. 6a, 11:10
Julen Arburua sari-banaketan, gurasoak ondoan dituela

San Sebastian Gastronomika ekimenak erosi du gazta erdia, 8.750 eurotan

Lekarozko Kortaria gasnategiak irabazi zuen Ordiziako 45. Gazta Onenaren saria. Guztira 54 gazta aurkeztu ziren, joan den urtean baino bederatzi gehiago. 27 epaimahaikideren artean hautatu zuten irabazlea. Horien artean izan ziren, bertzeak bertze, Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Helena Arzak, Pedro Subijana, Ander Gonzalez, Zigor Iturrieta, Aizpea Oihaneder eta Nicolas Ramirez sukaldariak.  

  

Aukeratua izan zen gaztaren erdia enkantera atera zuten eta San Sebastian Gastronomika elkarteak erosi zuen, 8.760 eurotan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun