Irailak 7, ortziralea
19:00etako txupinazoaren ondotik 20:00etan Baztan-zopa jatea izanen dute. 23:30ean Azken Trena eta Dama taldeen kontzertuek girotuko dute karrika.
Irailak 8, larunbata
11:00etan kalejiran bilduko dira eta, konpartsarekin batera, karrikaz karrika ibiliko dira. 14:00etan zikiro-jatea izanen dute. Haurrendako puzgarriak paratuko dituzte, 16:30ean. 21:00etan Mutil-dantzak dantzatuko dituzte eta aitzinetik eta ondotik Tirri&Tery DJaren erritmoan murgilduko dira.
Irailak 9, igandea
11:00etan kankailuak, txistulariak eta gaitariak ibiliko dira. Eguerdian Eusko Ikaskuntzaren sorrera eta Mutil-dantzarien inguruko saioa izanen dute eta 17:00etan txirrindulari gazteen topaketa.