Aurkezpen ekitaklldian izan dira Mikel Ortega eta Juan Cruz Iriarte Baztango udaleko zinegotzia, Miren Meoki Baztango udal hondakin teknikaria, Greenpeace elkarteko Ana Malón eta Recircula elkarteko Andoni Uriarte.
Makina ibiltari honek edari ontziak onartzen ditu (edari latak, edari PET botilak eta edari brikak, zukuenak etab... eta beirazko zerbeza botilak), azken finean gure karriketan eta mendietan botata agertzen diren ontziak eta bakoitzarengatik 10 zentimoko balioa duen txarteltxo bat ematen du. Txartel hau ondoko mahaian diruaren truke aldatzen ahal da. Kanpainarekin ontzi hauen balioaz ohartarazi nahi dute gizartea (karrikan botata uztean dirua botatzen baitugu...), baita ontziak biltzeko sistema honen berri eman ere.
Sistema hauek Europako hainbat herrialdeetan funtzionatzen dute eta herritarrengandik aise hurbilago daudenez birziklapen tasak aunitz igotzen laguntzen ahal dute, herritarrak berrerabilpen eta birziklapen sisteman partaide eginez, hauek gehiago inplikatu eta emaitza hobeak lortuko direlarik. Sistema hau gaur egun dugun edukiontzien sistemarekin erabat bateragarria da eta Nafarroan onartu berri den Hondakinen legean honen aldeko apustua egiten da.
Berriki Iruñeko Sanferminetan ere proba egin dute eta arras arrakastatsua izan da. Elizondon atzo eta gaur dago.