Nafarroako eta Estatuko aldizkari ofizialetan argitaratuko da datozen egunetan, trafikoa arautzeko neurrien luzapena jasotzen duen Foru Agindua, hasiera batean indarrean zena uztailaren 15era bitarte. Erabaki hori onartu da Segimendu Batzordeak pasa den ortziralean, ekainaren 29an, egindako bileran inplikaturiko sektore guztiek agertutako iritziak entzun ondoren.
Manu Ayerdi lehendakariordeak ondorengoa azaldu du: “jardueren pakete osoak ongi funtzionatu duenez, egokiena murrizketekin jarraitzea dela pentsatu dugu”. Gainera, murrizketen lehen lau astetan “garraiolarien sektoreak erakutsitako profesionaltasun handia” bereziki eskertu du.
Belaten lanak ekainaren 4az geroztik garatzen ari dira, eta 5 milioi euro inguruko aurrekontua dute. Horien helburua da tunelak segurtasunari buruzko Europako araudira egokitzea, Europa barneko sarean 500 metrotik gorako tunel guztien kasuan aplikatu behar baita. Egokitze-lanak 2019ko maiatza baino lehen egin behar dira, Europako 2004ko zuzentarauari jarraiki. Obrak azarorako bukatzea aurreikusten da.