N-121-A errepidearen erabilerari dagokionez, Olaben %61,23 murriztu omen da trafikoa eta Beran, berriz, %51,58. Honek, noski, eragina dauke A15 autobidean. Areso parean, lan egunetan 1.906 ibilgailu astun gehiago dabiltza, banaz bertze.
Orain artean, Almandoz eta Belateko tunelen drenatze-lanen erditsua egin da eta tuneletan berrogeina metroko bi bide bazterrak ere eguten hasiak dira. Bi tuneletan suaren kontrako kablea ere jartzekotan dira eta oraingoz, lehengo kableak kentzen ari dira. Uztail erditsuan hasiko dira kable berria jartzen.