Arizkungo Sanjoan bestak ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 19a, 06:30
Ortzirale arratsean Arizkun Rock jaialdiak jendetza erakarriko du aurten ere.

Ortziralean Arizkun Rock jaialdia izanen dute

Ekainaren 21etik 25era ospatuko dituzte Sanjoan bestak. Ortzeguneko txupinazoaren eta txopo goratzearen ondotik, hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ortziralean, Arizkun Rock jaialdia izanen da.

 

EKAINAK  21, ortzeguna

12:00 Diana, txupinazoa eta gazteen luntxa. 13:00Txopoa goratzea. 14:00 Gazten bazkaria frontoian. 18:00 Ginkana. 20:30 Mutildantzak. 21:30 Baztan zopak, Beñat musikariak alaiturik. Ondotik, besta!

  

EKAINAK  22, ortziralea

10:00 Diana. 14:00 Gazteen bazkaria. 17:00 Bertso poteoa: Ander Lizarralde eta Unai Muñoarekin. 17:30 Herriko haurren trikitixa kalejira. 23:00 Arizkun Rock: Sofokaos, Kaotiko eta Tirri & Tery.  *Ogitartekoak salgai paratuko dituzte.

 

EKAINAK  23, larunbata

10:00 Diana. 10:30 Enriques Party egun osoan. 14:00 Haurren bazkaria. 17:00 Zaldi ikuskizuna Ordokin. 18:00 Txokolatada. 18:30 Erraldoiekin itzulia, herrian barna. 20:30 Dantzaldia Laiotz taldearekin. Ilunabarrean suak, eta ondotik gaita eta mutil-dantzak. 00:00 Dantzaldia  Laiotz taldearen eskutik. 04:00 DJ Tirri & Tery.  *Ogitartekoak salgai paratuko dituzte.

 

EKAINAK  24, igandea

10:00 Diana. 11:00 Meza nagusia. 12:00 Mutil-dantzak. 18:00 Baztango dantzariak. 19:30 Txamukos mariatxiak. 21:30 Gaita eta mutil-dantzak. 00:00 Sozi Party: 80’s returns.

 

EKAINAK  25, astelehena

10:00 Dianak. 12:00 Mus iñezture. 14:00 Zikiro jatea Fernando eta Beñatek alaiturik. 20:00 Xingar jatea. 00:00 Txopo botatzea eta gaixoa Ni.

 

Oharra: Txartelak ekainaren 19a artio egonen dira salgai. Hortik aitzinera zopak 25 euro eta zikiro jatea 30 euro ordaindu beharko dira

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun