Erdizko bazkalekuan behiak uda sasoirako sartzen hasi dira

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 4a, 08:50
Joan den urtean 480 behi azienda sartu ziren Erdizeko bazkalekuan. Aurten ere hasiak dira sartine.

Ziurtagiri ekologikoa du eta urtero ongailu ekologikoak ematen zaizkio

Urtero bezala ereiaroaren 1ean Erdizko herri-bazkalekuan behiak sartzen hasi dira. Azienden sarrera bizpahiru egunez egiten denez,  ondoko egunetan jakinen da zenbat behi buru sartu diren aurten. Iaz, adibidez, 480 izan ziren. Gainerako hilabeteetan zaldi-behorrak (aitzineko urtean 230)- eta ardiak (1.200) izaten dira. Denera lauetan hogei nekazarik erabiltzen dute bazkalekua.

 

 

Erdizeko herri-bazkalekua Baztango handiena da 575 hektarea inguru ditu eta Aldude Mendi izeneko Babes Bereziko Eremuan dago, inguruak duen balio ekologiko handiarengatik. 

Erdizeko bazkalekuak nekazaritzan eta tokiko ekonomian duen garrantzia ikusirik, udalak urtero inbertsioak egiten ditu. Orain hiru urte Pitzamar alderdian korlea egin zen eta iaz Buztamorroko aska berritu zen. Modu berean ur-tutuak berritu dira eta Gurutzetako lepoko pista ere berritu zen. Komisionatuko maldan bertzalde, elorriak bakandu ziren. Aurten Bihotzeko ziloko aska berrituko da eta Larrakarteko pista errepasatuko. Gainerakoan urtero lau-bortz hektarea sasi mozten da.

Erdizeko bazkalekuak gainera ziurtagiri ekologikoa du eta urtero ongailu ekologikoak ematen zaizkio.

Hamar urteren ondotik, aste honetan, Erdiz inguruan meategia egin nahi duela jakinarazi du Magnak.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun