Baztango Udaleko ordezkariek berria kezka handiarekin hartu dute eta Magnako zuzendari nagusiari Erdizeko bazkaleku komunalak duen balio ekonomiko eta ekologiko handia oroitarazi diote, baita orain hamar urte harrobi proiektuaren kontra izandako mobilizazio handiak ere. Aldi berean, herri-lurrei buruzko erabakiak Baztango Batzar Nagusiak hartzen dituela erran diote.