Gaiaren garrantzia ikusita eta baratzearen zuzeneko lanketa hezkuntza sisteman txertatzearen beharraz oharturik abiatu zuten ekimena Iruritako eskolako ikasle eta irakasleek. Apirilaren 20an guraso baten laguntzarkein lurra irauli eta lau txorimalo paratu zituzten. Biharamuneko arratsean, ordea, lau txorimaloak hautsita agertu ziren. Moldatu eta berriz ere paratu zituzten. Hurrengo asteetan ereiten eta landatzen aritu ondotik, maiatzaren 4an egin zuten inaugurazio ofiziala.
Maiatzaren 12an, ordea, herriko bestetako larunbatean, berriz ere baratzea hondatua agertu zen. Ordukoak dira argazkietako batzuk, baina eskolatik adierazi dutenez, «egin zuten txikizioa ez dute sobera ongi erakusten. Hurrengo egunean eskolako zenbait ikasle baratzea moldatzera hurbildu ziren eta ez dugu argazkirik».