Berroetako bestak maiatzaren 18tik 21era izanen dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 16a, 06:30
Giro ederra segurtatua dute Berroetako bestetan.

Mendekoste egunean Buhaminak Baionako emazte kantu taldeak eskainiko du emanaldia

Maiatzaren 18an, ortziral arratseko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta asteleheneko zikiro eguneko zikiro eta xingar jateak bitarte, lau eguneko Mendekoste besta dotoreak prestatu dituzte Berroetan. Egun handian, Buhaminak taldea ariko da kantari.

 

ORTZIRALEA 18: BEZPERA

• 20:00 Suziriak bestei hasiera emateko.

• 20:30 Txopo goratzea herriko trikitilariekin. Ondotik mutil dantzak.

• 21:30 Baztan zopak eta kantu zaharrak (txartelak sagai).

• 00:00 Dantzaldia Trikidantz taldearekin (gan-torri autobus zerbitzua gau osoan izanen da).

 

LARUNBATA 19: HAUR ETA GAZTEEN EGUNA

• 11:00 esperientzia birtuala.

• 14:00 Gazteen bazkaria Aizkoan.

• 16:00 esperientzia birtuala.

• 20:00 paella lehiaketa.

• 21:30 Herri afaria (txartelak salgai)

• 00:00 Dantzaldia Salaberrirekin.

Egun osoan puzgarriak izanen dira.

 

IGANDEA 20: MENDEKOSTE EGUNA

• 10:00 Erraldoiak eta gaiteroak herrian barrena ibiliko dira.

• 11:00 Meza nagusia. Ondotik, luntxa plazan eta pilota partida.

• 19:00 Buhaminak Baionako emazte kantu taldearen emanaldia.

• Ondotik dantzaldia Salaberrirekin.

• 22:00 Xingar jatea Salaberrik alaiturik.

 

ASTELEHENA 21: ZIKIRO EGUNA

• 11:00 XLVI. Berroetako bizikleta itzulia.

• 12:00 Mus eta partxis txapelketa.

• 14:00 Zikiro jatea BeÒatek alaiturik.

• 21:30 Xingar jatea kantu zaharrekin.

• 00:00 Gaixoa ni bestak akitzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun