Zarzuela piezekin Udaberriko kontzertua eskainiko du Elizondoko Recreo Musika Bandak maiatzaren 19an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 16a, 08:55
Zarzuela pieza ezberdinen zatiak joko ditu Recreo musika bandak.

Kontzertu akabailan, Ana Mari Marinen margolan bat zozketatuko dute

Elizondoko Recreo musika bandak maiatzaren 19an Iriarte pilotaleku irekian Udaberriko kontzertua eskainiko du (18:00etan). Aurtengo gaia zarzuela izanen da eta gisa horretako musikaren zati batzuk eskainiko dituzte. Kontzertu akabailan eta bandaren mantenurako diru pixka bat lortzearren, Ana Mari Marinek oparitutako margolan baten zozketa eginen dute. Egun hauetan zehar txartelak euro batean salgai izanen dituzte. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun