Harreman osasuntsuei eta mugei buruzko solasaldia eskainiko dute maiatzaren 5ean Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 3a, 07:28
Ane Ablanedo izanen da hizlari.

Ane Ablanedoren eskutik, larunbatean 10:30etik 13:00etara Arizkunenean

Baztan Haur Eskolak antolatuta, Harreman osasuntsuak eta mugak izeneko solasaldia eskainiko du Ane Ablanedok maiatzaren 5ean, 10:30etik 13:00etara Arizkunenea Kultur Etxean. Apuntatzeko 948 580965 telefonora deitu edo info@eielizondo.com helbide elektronikora idatzi behar da. 5 euro ordaindu beharko da (Guraso Elkartekoek doan).

 

Ane Ablanedo Larrion (Iruñea, 1973) psikoterapian eta neurosiaren prebentzioan aditua da. Bigarren Hezkuntzako euskara eta literatura irakaslea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle laguntzailea, idazlea eta politikazalea da, bertze zenbait arloren artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun