Azkoitiko Ioseba Diaz eta Segurako Ainara Garaialde irabazle Berroeta-Saioa-Berroeta II. Mendi lkasterketan

Maialen Iantzi 2018ko api. 24a, 06:55
Berroeta-Saioa-Berroeta lasterketan parte hartu zuten kirolariak. Argazkia: Maialen Iantzi

50 korrikalarik egin zuten 21 kilometroko ibilbideak eta oinezkoen ateraldia ere izan zen

Apirilak 22an Berroeta-Saioa-Berroeta lasterketaren bigarren edizioa izan zen. Lasterketan 50 lagunek parte hartu zuten.  Ibilbidea Berroetako plazan hasi zen eta inguruko parejeetan barrena Saioara joan ziren lasterkariak, kaskoraino 9 kilometro osatuz. Handik, Okolin aldera segitu zuten eta Larralden barrena, herrira bueltatu ziren, denetara 21 kilometro eginez.

 

Ibilbidea egiten lehena Ioseba Diaz Lopez azkoitiarra izan zen, 01:58:31 denborarekin. Bigarren postuan, Daniel Iparragirre Iturria arantzarra aiagatu zen (02:00:17) eta hirugarrenean, Mikel Beunza Iraizoz (02:01:39).  

Emakumeen sailkapenari dagokionez, Ainara Garaialde Zeberio segurarra izan zen lehendabizikoa, 02:42:03 denborarekin. Jarraian, Erkunde San Martin Gonzalez (02:49:15) eta Begoña Aroztegi Mikelestorena (03:20:54) iritsi ziren, bigarren eta hirugarren postua lortuz. 

Lehendabiziko baztandarra, Dani Etxeberria Iturbide arizkundarra izan zen (sailkapen orokorrean zazpigarrena).  

Lasterkariez gain, oinezko andana batek ere egin zuten ibilbidea. Hauek goizeko 7tan abiatu ziren eta oinez 21 kilometroak egiten zituzten bitartean ikusi eta animatu zituzten lasterkariak. 

Eguraldia ezin hobea izan zen eta plaza bazterrean zein mendian giro bikaina sortu zen. Animatzailerik etzen falta izan bazterretan. Zorionak parte hartzaile guztiei! Zuek gabe ezinezkoa izanen zen hau aitzerat ateratzea. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun