Ibilbidea egiten lehena Ioseba Diaz Lopez azkoitiarra izan zen, 01:58:31 denborarekin. Bigarren postuan, Daniel Iparragirre Iturria arantzarra aiagatu zen (02:00:17) eta hirugarrenean, Mikel Beunza Iraizoz (02:01:39).
Emakumeen sailkapenari dagokionez, Ainara Garaialde Zeberio segurarra izan zen lehendabizikoa, 02:42:03 denborarekin. Jarraian, Erkunde San Martin Gonzalez (02:49:15) eta Begoña Aroztegi Mikelestorena (03:20:54) iritsi ziren, bigarren eta hirugarren postua lortuz.
Lehendabiziko baztandarra, Dani Etxeberria Iturbide arizkundarra izan zen (sailkapen orokorrean zazpigarrena).
Lasterkariez gain, oinezko andana batek ere egin zuten ibilbidea. Hauek goizeko 7tan abiatu ziren eta oinez 21 kilometroak egiten zituzten bitartean ikusi eta animatu zituzten lasterkariak.
Eguraldia ezin hobea izan zen eta plaza bazterrean zein mendian giro bikaina sortu zen. Animatzailerik etzen falta izan bazterretan. Zorionak parte hartzaile guztiei! Zuek gabe ezinezkoa izanen zen hau aitzerat ateratzea.