Helduendako antzerki akustikoa eskainiko dute apirilaren 8an Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko api. 4a, 09:39
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek eskainiko dute helduendako antzerki akustikoa.

Igande arratsaldeko 7etan Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean ‘Ez dok hiru’ emanaldia eskainiko dute Patxo Telleria eta Mikel Martinezek

Ez dok Hiru helduendako antzerki akustikoa eskainiko dute apirilaren 8an, igandean, 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala eskainiko dute Patxo Telleria eta Mikel Martinezek. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren 2018ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da lekuak bete arte.

 

Ez dok Hiru,  Euskal Herriko kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskonzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.
Publiko helduari zuzendutako ikuskizuna da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak testuak sortzeko eta Mikel Martinezek, eta Telleriak berak, zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin eta Jokin Oregiren zuzendaritzapean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun