Martxoaren 18an, 19:00tan eskainiko dute Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean
Heldu den igandean, 19:00etan, Hozkailua antzezlana eskainiko dute Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Helduendako antzerki-lana da, Unai Iturriagak idatzia, Manex Fuchsek zuzendua eta Ander Lipus eta Patricia Urrutiak antzeztua. Sarrerarik ez da izanen, eta aretoa bete arte sartzeko aukera izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.