Izan ere urtarrilaren akaberan Manu Ayerdi gobernuko lehendakariordeak Belateko tunelak aipatu lanak egiteko zazpi hilabetez hetsiko zituztela jakinarazi baitzuen. Horren aitzinean Baztango Udaleko EH Bilduren eta Ezkerraren udal-taldeek “eskualderat heldu ez, baizik pasan ari den nazioarteko zama garraioa” debekatzeko proposamena aurkeztu zuten, “errepidea eguneroko erabiltzaileendako arras arriskutsua bihurtuko baita”. Proposamenaren alde Geroa Baik eta Auzolaneanek egin zuten, denera zortzi bozka eskuratuz. UPNren bi zinegotziek absetntziorat jo zuten.