Orakunde egunean hasi dira Elizondoko inauteriak ere

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 8a, 07:50

Orga eta mozorro ikusgarriak plazaratuko dituzte larunbat eguerdi partean Elizondon.

Ortziralean puska biltzea eginen dute gazteek eta larunbat eguerdian mozorro eta orgen desfilea

Ortzegun Gizen, Orakunde Eguna, Oilar Dantza… Izen ezberdinekin baina herri aunitzetan inauteriak hasteko eguna izan ohi da. Elizondon ere ikastetxeetako haurrek hasi dute besta.

 

Otsailak 8, ortzeguna

Oilar Dantza edo Orakunde eguna ospatuko dute Elizondoko ikastetxeetako haurrek. Urtero bezala, karrikadantza, bazkari eta jostetak izanen dira goizean. Arratsaldean, oilarren ordua izanen da.

 

Otsailak 9,  ortziralea

09:00 Gaztetxetik abiatu eta puskak bilduz hasiko dira.

16:00etan haurren desfilea izanen dute, ikastolako parketik hasita (eguraldi txarra eginez gero Baztan pilotalekuan). Ondotik, txokolatada izanen dute Foru Plazan (euria ari badu Iriarte pilotalekuan). 20:00etan danborrada izanen dute, Herriko Etxetik. Izen-ematea: Casino, Intza, Hiru edo Saioa ostatuetan (20E ordainduko dira danborrak eta pintxoak, pintxoak bakarrik 5E. Danborra ongi bueltatuz gero, 10E itzuliko dituzte).

 

Otsailak 10, larunbata

11:30ean ikastolako parketik abiatuta mozorro eta orgen desfilea eginen da herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun