Goizeko 9etan hasi eta 13:30ak bitartean, hamalau lagunek parte hartu zuten. Lorentzok, berak hazten dituen euskal zerrietariko bat ekarri zuen. Lehenik eta behin, horien eta zerri industrialen arteko aldeen berri eman zuen. Ondoren, zerria nola puskatzen den aipatu zuten, zati bakoitza azalduz, burukia, bortx-hezurra, soloma, xaskia, magra etab.
Puskatze lanak akituta, zatien kontserbazioari buruz aritu ziren, behin eta berriz adieraziz, inguru honetan magrak lehortzeko ditugun zailtasunak: batetik, eulia; eta bertzetik, pipia dela. Biztartean txistorrak egiteko puskak bereizi eta txistorgaia egin zuten. Egindakoa mahai baten bueltan probatzeaz gain Lorentxok eramandako txorizoa, saltxitxoia eta bestelako zatiak gosaldu zituzten.
Indarberriturik, txistorrak egin biztartean, ondoko urtetan ikastaro horiei jarraipena ematea komenigarria zela solastatu ziren, hainbertze ikasteko baitago, nahiz eta etxe bakoitzak bere errezeta duela argi gelditu den.